XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Donostiako seminarioan ateratako argazkiak izan zitezkeen biak.

Txangarrangoa dantzatzen lehenengoan eta Ezpata dantza bigarrenean.

Cesareo, gainera, txistua eta danbolina jotzen agertzen da.

Aurpegia izan edo ez, Kexarak praktikoa izatea nahiago zuen.

Azterketa garaian liburutegian elkartzen zen beste sei lagunekin.

Han isilean, gauez eta inork ez harrapatzeko moduan azterketak gertatzen zituzten.

Ikasteko erraztasuna omen zuen eta gainera, ez zuen behar baino gehiago ikasten.

Denbora alferrik galtzea ez zuen atsegin eta zerbait ikasia zuela uste zuenean, beste gauza bati ekiten zion, denbora aprobetxatu nahian.

Liburutegiko ikasketa saio haiek irakasle izan zenerako praktika modura balio izan zioten.

Batek baino gehiagok gainditu zituen azterketak liburutegiko partikularrekin.

Gau luze haiek jasateko deskafeinatua hartzen zuten biltzen ziren seirak.

Gaur egun ere, orduko ohiturei jarraituz, bada deskafeinatua edaten jarraitzen duenik ere:

- Aukera zuen guztietan, deskafeinatu poltsak lortzen zituen eta egia esan gau haietan eskertzekoak izaten ziren -gogoratu zuen Jaxintok deskafeinatu bana hartzen genuen bitartean.

Kexara praktikoa eta argia zen; denbora galtzea atsegin ez zuen horietakoa.

Ez zuen alferrikako lanik hartzen.

Hori dela eta gela txukuntzen denborarik ez zuela galtzen gogoratzen zuten.

Bera ezagutzeko aukera izan zuten guztiek, desordenatua zela gogoratzen dute eta seminarioan ere horrelakoa omen zen.

- Ez zuen denborarik galtzen garbitu, bazkaldu, gela txukundu eta horrelakoetan - argituko zidan Jaxintok.